XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

POBREZA Y RIQUEZA EN LOS EVANGELIOS, Frco. M. LOPEZ MELUS (238 or), STUDIUM, 1963.

Txirotasunetaz mintzatzeko asmaketa bikaña, noski.

Izan ere une auetan, benetako garrantzia dute bi bizi-modu ez-berdiñ auek.

Jainkoak agertu ezik, gizonak ezin du bere indarrez txirotasunaren barne-muña soilki jakin.

Jainkoak poliki-poliki agertu digu ori.

Itun zarrean, txirotasuna gaitz bat zan; bañan, Itun Berrian, Kristorekin bat egiñik dakusgu.

Aberastasuna, berriz, Jainkoaren doai bat zan I.Z.'ean; bañan, Berrian, lurkoia dalako gaiztetsia ta madarikatua izan zan.

Bi alderdi auek, pil-pil eta sakonki agertzen dizkigu liburu onek.

EL ANUNCIO DEL EVANGELIO POR LOS CAMINOS DEL MUNDO, Henry JENNY, ESTELA, 1964 (160 or).

Eliza, egunero oska ari zaigu esanez, Idazti Donetara zuzentzeko gure begiak.

Izan ere aien lerroetan arkituko bait-degu gure kristau-bizitza ondo eramaten lagunduko gaitun zuzendari bikaña.

Idazti onek Bidalien Egiñak aztertzen ditu.

Bañan, ez soilki.

Egilleak, lenbizi, nola irakurri bear ditugun esango digu; ta gero azalpen labur batzuk dakarzkigu, gertaera aien esan-naia erakutsiz.

Ara emen idazti eder bat Idazti Doneen erakutsietan sakondu nai dunarentzat.

MENSAJE DE FE Y COMUNIDAD CRISTIANA, Javier Arnold (184 or), VERBO DIVINO, Estella.

Batzar Nagusia egin ondoren, gaitz eta oker asko zuzendu dira Elizan.

Askoren artean auxe: Orain arte, bear bada, kristau soillak Elizatik baztertu xamarrak zeuden ta etzitzaien ematen bear bezelako garrantzirik Eliz osoaren barruan.

Gertakizun onek ondorenak ekarri ditu.

Orain nola jokatu bear dute kristau-irakaskintzari buruz, apaiz ta beste guztiak?.

Arnold'ek erantzun ederra ematen digu idazti ontan; aldatu bear dana ez da ainbeste erakusteko era; baizik erakusten dana aldatu bear da beste bide batetik zuzenduz.

Ta ara bidea: gure osasun bakarra Kristo da; beraz, Kristo izan bedi gure elburu bakarra.